Android euskaraz izateko lanean ari dira

  • Android mugikorren sistema euskaratzen ari da talde bat eta blog bat sortu dute eman dituzten pausoak azaltzeko. Era berean, itzulpenak egiteko laguntza eskatu dute eta, horretarako, jarraitu beharreko pausoak ere azaldu dituzte blogean. Adierazi dutenez, gakoa itzulpena Google-era eramatea da, hauek beren ekimenez euskara txertatzea aurreikusten ez badute ere, ateak zabalik utzi dituztela adierazi baitute.


2012ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Android euskaratzen ari den taldeak sortu duen blogeko irudia

Android sistema 41 hizkuntzatan erabiltzeko aukera dago, horien artean aurkitzen da katalana. Horregatik, katalanekin harremanetan jartzea izan zen eman zuten lehenengo urratsa. Gakoa itzulpena Google-eko sail ofizialean sartzea zela esan zietela adierazi dute. Google-ekin harremanetan jarri dira eta itzulpen osoa bidaliz gero onar dezaketela esan diete blogean adierazi dutenez: "Android euskaraz nahi dugunez, eta era ofizialean egongo denik konfirmatzen ez digutenez, ekimen hau aurrera eramatea erabaki dugu". Hortik aurrera mugikor fabrikek erabakiko lukete euskara gehitu edo ez.

Samsung eta Sony-Ericsson mugikorren euskarazko itzulpena eskuratzen saiatzen ari dira “errazagoa” izan dadin, baina ez dute lortu. Hala ere, proiektuarekin aurrera jarraituko dutela esan dute. Android etengabe eguneratzen ari da eta aplikazio berriak ere kontuan hartu beharko direla adierazi dute.

Laguntza eske

"Auzolanean egiten bada errazagoa izango da" adierazi dute orain arte lanean aritu diren boluntarioek. Horregatik, herritarren artean itzultzera gonbidatu dute jendea: “Android euskaraz nahi dugun guztien artean itzultzen badugu eta Google-era igotzeko behar diren pausuak ematen baditugu, Android euskaraz ofizialki edukitzeko aukera izango dugu”. Itzulpena egiteko pauso eta baliabideak blogean bertan ipini dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Android
Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezarri diote nagusikeriaz jokatzeagatik

Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak Googleri 4.125 milioi euroko isuna ezartzeko erabakia berretsi du, inoiz ezarritako handiena. Arrazoia, bere bilatzailearen eta Chrome nabigatzailearen nagusitasuna sendotzeko Android mugikorren fabrikatzaileei legez kanpoko betebeharrak... [+]


2021-11-02 | Sustatu
Nola euskaratu zure Android telefonoa

Zure Hatz Marka Euskaraz kanpainarekin bat eginez, tutorial bat jarraian, nola euskaratu dezakezun zure Android telefonoa.


2017-02-22 | Librezale
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard

Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak... [+]


2014-10-16 | ARGIA
Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.


Eguneraketa berriak daude