argia.eus
INPRIMATU
Andoni Sagarna: “Herritik nolabaiteko miresmen edota errespetua antzematen dut Euskaltzaindiarekiko”

2007ko otsailaren 06a

"Egun erraza da euskararentzat informazio teknologia ohikoak erabiltzea. Teknologiari esker euskarazko liburu bat argitaratzea samurragoa da garai batean baino. Baina, bestalde, ahotsaren sintetizadoreak edota hizketa ulertzen duten sistemak euskararentzat ez baditugu garatzen, euskara oso arlote geratzeko arriskua daukagu (...) Interneten euskarazko gai dezente daude. Esaterako, ikasgai mordo bat: hain herri txikia izateko, proportzioan, daukagun bizitasuna handiagoa da, daukagun pisua baino". (2007/02/06)