"Andolin versus Gotzonen balizko esanak eta kontraesanak, beren dialektikak, irauten du beraiek jomugaraino joan izan arren (...) Gure hizkuntza duintzeko bidean literaturak berea eman badu ere, ahozkoa barne, euskara lehorreratzeko sasoian dagoen honetan ezin zaio beharrari muzin egin. Eta euskal letrak munduratu behar badira ere (onartuko lukete Andonik edota Gotzonek Etxepare bezalako erakunderik Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarik gabe?) Euskal Herria euskararik gabe ezin dela ulertu ahalik eta ozenen berresan beharra dago". (2008-10-09)