Andolin Eguzkitza euskaltzaina bihotzekoak jota zendu da bart gauean, Basurtuko ospitalean.
Andolin Eguzkitza Santurtzin jaio zen, 1953ko abenduaren 6an. Oinarrizko ikasketak burutu ondoren, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoa ikasi zuen eta 1975ean lizentziatu zen. Lizentziatura eskuratu bezain laster, Salamancara joan zen, Koldo Mitxelena zenaren ondoan ikasketak jarraitzera.
Euskaltzaindiak 1991n izendatu zuen euskaltzain urgazle eta 2001eko martxoaren 31n, berriz, euskaltzain oso. Luis Villasanteren ordez hautatu zuten.
Hileta elizkizunak ostiral (26) arratsaldean egingo dira, Santurtziko San Jorge elizan.
Andolin Eguzkitzak ARGIAn idatzitako zenbait iritzi artikulu:
-
Literatura eta literatur hizkuntza (2001eko Irailaren 23a - 1822. alea)
-
Tantoa (1999ko Martxoaren 07a - 1706. alea)
Andolin Eguzkitzari ARGIAn egindako elkarrizketa:
- "Erbesteratu politikoek beti euren herrian segitzen dute" (1998ko ekainaren 14 - 1675. alea)
1 2 3 4
-
"Hemen Ez Gara Egiten Ari Europan Egiten Den Literatura Mota" (1986ko maiatzaren 4a - 1102. alea)