argia.eus
INPRIMATU
Ander Rodriguez, Pello Urizarren ordezkari Eusko Legebiltzarrean
  • Pello Urizarrek ekainean eman zuen dimisioa, EA alderdiko idazkari nagusi gisa lehenik, eta legebiltzarkide modura ondoren. Ander Rodriguezek beteko du honen tokia, Gipuzkoako Diputazioan Gizarte Politiketako arduraduna izandakoak.

ARGIA @argia 2019ko irailaren 10
Ander Rodriguez (Argazkia: Alternatiba)

Arrasatearra da Ander Rodriguez (1982), eta udalerrian hasi zuen politika alorrean ibilbidea. 2003an zinegotzi gisa estreinatu zen, eta 2015era arte jardun zuen herritarren ordezkari lanetan: Ezker Batuan hasieran, Alternatiban ostean eta Bildun eta EH Bildun gerora.

2007-2011 eta 2017-2019 epe tarteetan izan da batzar nagusietako kide. Bildu Gipuzkoako Batzar Nagusietako 2011ko hauteskundeetan garaile atera zenean, Gizarte Politiketako ahaldun izendatu zuten eta legegintzaldi bat eman zuen kargu horretan.