Gipuzkoako Aldundiak Herritarren Oinarrizko Errentaz eztabaidatu nahi du

  • Bihar eta etzi EHUren udako ikastaroetan Herritarren Oinarrizko Errentaz hitz egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiak mota horretako politikak martxan jarri ahal izateko aukerez hitz egin du Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak Hirian.com webgunean.


2012ko ekainaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Ander Rodríguez, Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua

“Herritarren Oinarrizko Errentaren finantziatzearen problema ez litzateke aberastasunak ekoiztea, aberastasunak banatzea baizik. Edozein kopurutakoa izanda ere, Herritarren Oinarrizko Errentak aldaketak eskatuko lituzke gaur egungo karga fiskalaren banaketan”.

(…)

“Herritarren Oinarrizko Errenta ez da gaitz guztiak sendatzen dituen edabea, ez da sistema kapitalistaren logikari lotutako problema guztien erantzuna (…) Oinarrizko Errenta Unibertsalak ez luke soldatak jaistea ekarriko, lanbide arteko gutxieneko soldata mantendu beharko litzatekeelako, baita handitu ere. Kontrako efektua izango luke; langileak enpresarioaren aurrean daukan boterea indartzen duenez, bereziki penagarriak diren jarduerek soldata hobeak izango lituzkete”.

(…)

“Laburbiltzeko, Herritarren Oinarrizko Errentak honako abantailak ditu baldintzapeko diru-laguntzen aldean: %100eko estaldura ezartzen du, kontrol umiliagarriak ezabatzen ditu, pobreziaren estigmatizazioa errotik kentzen du, administrazioari kostuak aurrezten dizkio, erraz kudeatzen da, autoenplegua bultzatzen du, baita lanaldi partzialak ere, lan boluntarioa kontuan hartzen du eta etxeko lanari ere bai, iruzurra desagertzen da eta pobreziaren tranpa gainditzen du, baita langabeziarena ere”.

Informazio gehiago:

Herritarren Oinarrizko Errentari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri ARGIAren 2.206. zenbakian gaiari buruz idatzitako erreportajea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oinarrizko errenta unibertsala
Baldintzarik gabeko oinarrizko errenta
Duin bizitzeko eskubidea

Bizkaian, Gipuzkoan edo Araban urtebetetik gora bizi bazara eta 18 urtetik gora badituzu, hilero 900 euro jasotzeko eskubidea izango duzu, beste inongo baldintza barik. 450 euro jasoko dute 4 eta 18 urte arteko herritarrek eta 4 urtetik beherakoek 270 euro. Ados egongo zinateke?... [+]


Errenta unibertsalaren esperientzia pilotuak munduan

Oraindik ez dago munduan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta indarrean jarri duen herrialderik, baina esperientzia pilotu asko egin dira munduko hainbat eskualdetan, eta aurreikusitakoak ere asko dira. Daniel Raventósek eta Julen Bollain irakasleek euren liburuetan... [+]


Eusko Legebiltzarrak atzera bota du herri ekimenez proposatutako oinarrizko errentari buruzko eztabaida

Iazko otsailean ekinda, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko herri ekinaldi legegileak 22.075 sinadura lortu zituen proposamena legebiltzarrera eramateko. Ostegun honetan eztabaidatu zuten proposamena legebiltzarrean eta EAJ, PSE, PP eta Vox-en botoekin atzera bota... [+]


2022-05-05 | Hala Bedi
Mobilizazio eta eztabaidak Gasteizen, Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabea bozkatu bezperan

Urtarrilaren 4an aurkeztu zituzten Legebiltzarrean Oinarrizko Errenta Baldintzagabearen alde jasotako 22.075 sinadurak, lege-proposamen gisa izapidetu ahal izateko. Maiatzaren 5ean eztabaidatuko dute legebiltzarkideek: "beren esku dute pertsonen bizitza aldatzea, batez ere... [+]


Sergi Raventós
“Pobreziak eragin zuzena du jendearen osasun mentalean”

Soziologian doktorea da Sergi Raventós Panyella (Bartzelona, 1968), eta oinarrizko errenta unibertsalak (OEU) osasun mentalean dituen eragin positiboak ikertu zituen doktoretzan. Hamarkadak daramatza Katalunian OEU bultzatzeko lanean, beste hainbat pertsonekin batera, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude