argia.eus
INPRIMATU
Andeetako kulturei buruzko erakusketa ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan

2006ko urriaren 09a

Inken etorreraren aurretik andeetan zeuden kulturen ondarea erakusten du Donostiako San Telmo museoan jarri duten erakusketa berriak. Zeramikak, ehunak, maskarak eta jantziak bildu ditu, besteak beste, erakusketak eta bere helburua Espainiako konkistatzaileak iritsi aurreko kultur aberastasuna erakustea da. Urtarrila bitartean izango da ikusgai Inkak heldu arte erakusketa. Espainiako Kultura Ministerioaren esku dagoen Amerikako Museoaren jabetza dira erakutsitako pieza gehienak.