"Inportanta da gazteari aukera bat emaitea bere enpresa sortzeko"

  • Gazteen aurrezkirako lekuko taldearen (GALT) arrakasta ikusirik, Euskaldun Gazteriak bigarren bati ekin dio, Nafarroa Beherean enpresa sortu edo itxitakoa berrabiarazi nahi duten gazteak finantzatzeko. Andde Etxeberri da elkartearen animatzailea.

Andde Etxeberri, Euskaldun Gazterian GALT proiektuen animatzailea. (Argazkia: Laborari)

2015eko otsailaren 24an - 05:36
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zer da “Euskaldun gazteria” elkartearen gaurko ibilmoldea?

Euskaldun Gazteria 1966an sortu zen. Proiektu desberdinak nahi ditu eraman gazteekin eta gazteentzat. Bere helburua da gazteer eraskustea barnelkaldean lan egitea eta bizitzea posible dela, bere lurraldearen aktorea izanez.

Baxe Nafarroako 30 bat kide gira elkartean, 18 eta 30 urte arteko gazteak. Egonaldiak antolatzen ditugu gai baten inguruan, kolejioko gazteer idekia da. Jazko gaia zen “Herrian bizi eta herria biziarazi”. Xiberoako Pitzgarri elkartearekin lanean ari gira. Aurten apirilako eta udako bakantzetan izanen dira egonaldiak. BAFA (gazte egonaldiko begirale) formakuntzak antolatzen ditugu ere, elebidunak. Aurten Omiasainduko bakantzetan iraganen dira.

Proiektu kolektibo haundiak bultzatzen ditugu bestalde. 2009an, Euskaldun Gazteriak, SCI “Herrian Bizi” muntatu zuen. Etxe bat erosi zen, obrak egin bost apartamendu eraikiz, eta apartamendu horiek prezio ttipian alokatzen ditugu. 2011an, lekuko gazten lanaren problematikari interesaturik, lehen Galt-a (Gazteen aurrezkirako lekuko taldea) sortu zen. Arrakasta pollita ukanik eta ekonomiko egoera ikusi eta, bigarren Galta martxan ezartzen dugu aurten.

Zer da zure lana, animatzaile gisa?

Elkartearen baitan diren proietuak kudeatzen ditut, lan administratiboak segitzen ditut, bilkurak animatzen eta formakuntzak antolatzen… Lotura egiten dut talde desberdinekin eta bulegoko kideekin.

Zuen egungo proiektuetan, “Galt” azkar aipatzen duzue…

2009an, Euskaldun Gazteriak talde bat muntatu zuen, barnekaldeko gazteen enplegu problemen inguruan lan egiteko. Lurraldeko eragile ezberdinekin elkartuz eta lurralde diagnostika bat egin eta, Baxe-Nafarroako lehen Galt-a sortu zen, 2011n. 18 eta 35 urte artean dituen gazteeri idekia da. Galt-ak gazteari diru laguntza bat prestatzen dio %0 tasan, enpresa bat Baxe Nafarroan berriz hartzeko edo sortzeko. Aktibitatea abiatu ondoan, enpresaburuak Galt-ari dirua itzultzen dio. Galt-a elkartasunezko aurrezki sistema bat da. Kideek 180 euro kotizatzen dute eta Galt-a bukatzen delarik dirua errekuperatzen dute.

Zoin da lehen Galtaren bilana?

Baikorra izan da. 94 kotizatzaile izan dira, 17.500 euro bildu ditugu eta lau proiektu eramaile lagundu ditugu: 6.000 euro prestatu ditugu Anita Chamalbide-ri, Alegera jantzi denda sortzeko Donapaulen; 1.500 euro Mathias Ofredo-ri, “Répare ta maison”, Donazaharreko konpoketa lan ttipiaren enpresarentzat; 3000 Jean Hiraboure-ri, Larribarreko Hargintza-Zurgintza enpresa; 7.000  Amandine Dubail-i, Arberatzeko Ttikiland, 0-12 urte arteko haurrendako joko parkearentzat. Enpresa horiek segitzen ditugu, berri batzu hartuz eta dena biziki untsa pasatzen da.

Egun, bigarren Galt-a…

Bai, 2018an, dirua kotizatzaileeri itzulia izanen da eta lehen Galt-a deuseztatua izanen da. Enplegu arazoak beti badira. Inportanta da gazteari aukera baten emaitea bere enpresa sortzeko. Kanpaina hasia dugu kotizatzaileak atzemaiteko. Galt berriaren sortzeko 40 kotizatzaile behar ditugu atxeman. Helburua da 20.000 euro biltzea. Harremanetan gira “Indar”-ekin (Baxe Nafarroako enpresa laguntzeko zentroa). Gazteeri buruz komunikatzen dugu, Baxe Nafarroan enpresaren muntatzeko laguntza baten ukaiteko parada berriz ukanen dutela jakinarazteko.

Lehen Galt-arekin lagundu ditugun enpresak bereziki Amikuzen dira. Bigarren Galtarekin oreka gehiago lortu nahi ginuke orai arte tresna erabili ez duten zonaldeak lagunduz (Aldudeko Ibarra, Baigorri eskualdea, Garazi). Galt-a ez da bakarrik diru laguntza baten ekartzeko. Horren bidez Ipar Euskal Herri barnekaldearen errealitate sozioekonomikoa aipatzen dugu ere, ekonomiari buruzko gogoeta sakontzeko aukera da, enpresagintzako profesionalak eta gazteak elkartuz.

Galt hortan parte hartzeko, nola egin behar da konkretuki?

Kide izaiteko hitzemaitea bete behar da Euskaldun Gazteriaren webgunean ala papera igorri. Kotizatzaile bakoitzak 180 euro prestatzen du aldi batez ala 15 euro hilabetero, urte batez. Bigarren Galt proietu horrekin kotizatzaile berri batzu atzeman nahi ditugu ere, dinamika berri baten ukaiteko. Kotizatzailea Galt-aren kidea da, ez du bakarrik dirua ekartzen. Urte guziz biltzar nagusian parte hartzera gomitatua da. Galt-aren administrazio kontseilua integratuz, dinamikan parte hartzen ahal du gehiago. Galt-a elkarte bat da eta bere bulegoa hautatu behar du. Proietua Galt-en izpirituan dela segurtatu behar du bulegoak. Komite teknikoarekin biltzen da eta Galt-eko bulegoak azken erabakia hartzen du. Komite teknikoan bada bankoko langile bat, enpresagintzan aditu bat, diruzaina, Indar-eko ordezkaria eta Euskaldun Gazteriako kide batzuk.

Geroari buruz, Euskaldun Gazteriak gogoeta bereziak baditu?

Proiektuak segituko ditugu gazteekin, gazteen xedeak landuz, problemeri aurre egiteko. Hemengo gazte batzuekin etxebizitzari lotua den proiektu berri bat asmotan dugu. Aste buru bat antolatu nahi dugu ere, hegoaldeko lurralde garapena bultzatzen duten iniziatiba batzuren ikustera joaiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude