argia.eus
INPRIMATU
Andaluziako SAT sindikatuak okupatutako ‘Cerro Libertad’ etxaldea ari da husten polizia
  • Cerro Libertad Andaluziako Langileen Sindikatuak (SAT) okupatutako lursaila husten ari dira. Guardia Zibilen eta Poliziaren auto ugari hurbildu dira eremua hustera. Antonio Valdivia epaileak eman du desalojorako agindua.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 19a

2017ko apirilaren 1ean SATek Aguardentero herrian utzita zegoen lursaila okupatu zuen. Anida enpresarena da lursaila, BBVA entitate finantzarioaren higiezinen agentziarena. Okupazioak helburu argia zuen: Andrés Bódalo SATeko buruaren kartzelaratzea salatzea, espetxean urtebete egin zuenean. Laborariek lursaila bereganatu dutenetik, 65 hektarea olibondoz bete eta oliba olioa egiteko erabili dituzte, langabezia %30ekoa den probintzian.

PSOEk Bodalo salatu zuen protesta batean alderdiko ordezkari bati eraso izana egotzita. Andres Bodalori hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten.