ANCk eta Ómniumek igandean argituko dute kontsulta berriaz duten jarrera

  • ANC eta Ómnium elkarteek igandean Bartzelonako Catalunya plazan egingo den ekitaldian zehaztuko dute azaroaren 9ko kontsultaren aurrean zein jarrera hartuko duten. Independentziaren aldeko alderdien batasuna indartzea da euren nahia.


2014ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bi erakundeek gidatu dute Katalunian azken urteetako mugimendu sozial independentista, eta mugimendu antolatu hori inoiz baino elkartuago mantentzea da orain xede nagusia. (Arg: www.heraldo.es)

Kataluniako azken gertakari politikoek garrantzi berezia eman diote igandeko ekitaldiari. Kontsultaren aldeko alderdien ezadostasunak eta kontsultaren beraren izaera-aldaketa medio, Diadako V erraldoia egitera deitu zuten erakundeek erabakiak hartu beharra ikusi dute.

Bi erakundeek gidatu dute Katalunian azken urteetako mugimendu sozial independentista, eta mugimendu antolatu hori "inoiz baino elkartuago" mantentzea da orain xede nagusia, Vilawebek dioenez.

Zerrenda bateratua eta sinadura bilketa, proposamen posibleak

El Punt Avuik jaso duenez, hauteskunde plebiszitarioetarako zerrenda bateratu bat proposatu dezakete, independentziaren aldeko alderdi guztien ordezkaritzarekin.

Zerrenda horrek aldebakarreko independentzia aldarrikapena izan dezake bere programan.

Bestetik, Vilaweben arabera, ANCk azaroaren 9an sinadurak bildu nahi du, Espainiako Gobernuak kontsultari ezarritako oztopoak salatzeko. Erkidegoko instantzietan ekintza demokratiko bat askatasunez egiteko babesa eskatu nahi du sinadura horien bidez.

12:30ean bilduko dira igandean, eta ekitaldi jendetsua izatea espero da. Carme Forcadell eta Muriel Casals ANC eta Ómniumeko zuzendariez gain, alderdi politikoetako ordezkariak ere izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude