Gobernu osaketaren mataza askatzeko denbora agortzen ari dela ikusita, kontzentrazioak egin dituzte ostegunean Kataluniako hainbat lekutan, ANCk deituta. Jendetsuena Bartzelonako Katedraleko plazan eginikoa izan da. Ehunka lagun bildu dira Junts Pel Síri eta CUPi akordioa lor dezaten eskatzeko.
Mezu garbia helarazi diete talde independentistei: hauteskundeak errepikatzea ekidin nahi dute, eta horretarako modu bakarra astelehena baino lehen presidente berria aukeratu eta gobernua osatzea dela deritzote. Akordioa exigitu diete, prozesu konstituziogileak aurrera jarrai dezan. “Batasunaren eta elkar ulertzearen momentua da”, azaldu dute. Bartzelonan ez ezik, Gironan edota Reusen ere zabaldu dituzte aldarrikapenok.
Ostegunean bertan antolatutako bilerarekin batera, kontzentrazio hauek dira ANCk egoerari soluzioa aurkitzeko eginiko azken saiakera. Junts Pel Sík eta CUPek astelehena baino lehen oraindik beste bilkura bat egingo dutela adierazi dute, baina ez dirudi akordioa lortzeko gai izango direnik. Bakoitzak bereari eusten dio: Junts Pel Sí ez dago prest presidente alternatibo bat proposatzeko, eta CUPek Masi ez dio babesik emango. Hortaz, saiakerak saiakera, badirudi ez dela epe barruan akordiora iristerik lortuko.
“Mas, egin alde batera”
ANCk eginiko kontzentrazioaz landa, Bartzelonan bertan lelo gisa “Mas deixa pas” (“Mas, egin alde batera”) zuen elkarretaratze bat egin dute. Ehun bat pertsona bildu dira San Jaume plazan, akordioa baino, Masi paretik ken dadin eskatzeko. Hauetako batzuek ondoren Katedralaren plazara jo dute, ANCk atonduriko elkarretaratzean beren aldarrikapena ere entzun zedin. Hauei “independentzia” oihuekin erantzun diete han zeudenek.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]