Ekimena egin du goizean Sarek Alcalá-Meco (Madril) espetxearen aurrean. Anbulantzian joan dira larri gaixo dauden euskal presoen bila.
Bart Ondarroatik abiatu eta gaur heldu dira Madrilgo Alcalá-Meco espetxera. Anbulantzia batean iritsi dira espetxearen atarira eta bertan ohatilak hartuta espetxera sartzeko saiakera egin dute. Horrela, larri gaixo dauden Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal presoen egoera salatu dute.
Adi! Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate preso gaixo larrien bila etorri gara Alcala-Meco espetxera #PrestGaude pic.twitter.com/yh2NS8RVvQ
— Sare (@sare_herritarra) 14 de noviembre de 2017
Espetxearen atarian zain zeuden Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, Marian Beitialarrangoitia eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak, Teresa Jordá ERCko diputatua, Eduardo Santos Unidos Podemoseko diputatua eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea.
Gurasoez gain bi mediku ere joan dira Alcalá-Mecora eta Ibon Iparragirreren eta Manu Azkarateren osasun egoera larriaz ohartarazi dute. Fase terminaleko gaixoei dagokien zaintza eman ahal izateko Iparragirre askatu dezatela eskatu dute.