Hodei Egiluzena da Anberesen aurkitutako gorpua

  • Auzitegi medikuek egindako autopsiak berretsi du gazte galdakaoztarrarena dela otsailaren 11n Anberesko ibaian aurkitutako gorpua, El Mundo-k zabaldu duenez. Datozen orduetan agerraldia egingo dute gurasoek albistea baieztatzeko.


2016ko otsailaren 19an - 10:39
Denbora luzez urpean zeraman gorpu bat aurkitu zuten Anberesko (Flandria) errekan. Argazkia: EITB

2013ko urriaren 19an desagertu zen Galdakaoko gaztea Anberesen (Flandria). Ingeniari informatiko lanetan zebilen 23 urteko gaztea, eta afaltzera irten zen gau hartan. Afal ondoren etxerako bidea hartu zuen, eta lapurreta egin zioten bi aldiz. Ez da gaztearen arrastorik izan ordutik.

Erasoaren osteko irudiak jaso zituzten MAS museoaren inguruko segurtasun kamerek, baina froga horiek ez ziren nahikoa izan ikerketa garatzeko. Egiluzen desagerpenarekin lotura izan zezaketen hainbat pertsona atxilotu zituzten, baina aske gelditu ziren. 

Urte hauetan ekimen ugari egin dituzte Egiluzen senideek eta Hodei Bila elkarteko kideek, ikerketa zabalik manten zedin eskatzeko. 2014ko udan, bizikleta martxa bat egin zuten Belgikan eta Herbeheretan, Egiluzen auziaren berri zabaltzeko, eta kasuaren inguruko froga berriak aurkitzeko.

Desagerpenaren bigarren urteurrena betetzear zela, Anberesko fiskalak Hodei Egiluzen desagertzeari buruzko ikerketa itxi zuen froga gehiago topatu ezinda, Eitb.com-ek zabaldu zuenez. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Eguneraketa berriak daude