Datorren ostiralean (3) hasiko da Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako EH Sona! jaialdia. Ken Zazpi, Anari, Ene Bada, Pier Paul Berzaitz eta Iker Goenaga entzuteko aukera izango da aurtengo edizioan. Kontzertuez gain txalaparta, dantza eta euskal kantuak ikasteko lantegiak ere antolatu dituzte.