Anai Arrebak taldeak izen bereko lehen diskoa kaleratu du

  • 10 kantak osatzen dute Anai Arrebak taldearen izen bera duen diskoa, Bonberenea Ekintzak zigiluarekin argitaratu dute dute beraien lehen disko hau. Joan den urtean plazaratu zuen maketa Euskal Herriko talderik familiartekoenak eta orduan hartu zuten ildo dantzagarri eta dibertigarriari jarraipena eman diote lan berrian.


2012ko azaroaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Disco musika, funka, soula eta rocka uztartzen ditu Pasaiako taldeak. Iñaki eta Marga Altolagirre anai-arrebak dira taldeko abeslariak. Iñaki, 'Matxet' ezizenarekin beste hainbat taldetan aritutakoa da, besteak beste, Jousiloulin eta Naiz Roxan.

Anai Arrebak taldea martxan jarri zutenetik zeresan franko eman dute agertoki gainean daukaten jarrera bereziagatik. Gainera, Arabatakadako maketa lehiaketa irabazi zuten eta bukatzen ari den urte honetan Euskal Herri erdia zeharkatu dute kontzertuak eskaintzen.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude