Ostiralean (21) egin zuen Ana Toledo (Antzuola, 1954) euskaltzain oso berriak sarrera hitzaldia, Musen arnasatik goi-arnasara, euskal letretan barrena izenburupean, Antzuolako udaletxean. Toledok euskal literaturaren historia izan zuen hizpide eta Bernat Etxepare, Juan Perez Lazarraga, Arnaud Oihenart, Bernard Gasteluzar, Juan Antonio Mogel, Koldo Mitxelena eta Txillardegi idazleen lanak aipatu zituen, besteak beste.