argia.eus
INPRIMATU
Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente, eta Lohitzune Txarola Gipuzkoakoa

2011ko ekainaren 13a

Ana Madariagak (EAJ) beteko du hirugarrenez Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente kargua, bere alderdiko batzarkideen botoekin. Mahaiko karguak EAJ, PSE-EE eta PPko ordezkariek beteko dituzte. Bildu mahaitik kanpo uzteko hiru alderdi horien arteko hitzarmena salatu du koalizioak. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea, bestalde, Lohitzune Txarola (Bildu) izango da. Araba eta Nafarroako presidenteak asteazkenean aukeratuko dituzte.