Radio Euskadi-n hitz egin du EAJko Josune Irabien Amurrioko alkateak eta erasotzaileak arma laburra erabili zuela eta baimenik gabekoa dela adierazi du.
Amurrioko ezker abertzaleko familia baten aurkako erasoa gaitzesteko manifestazioa deitu du Sortuk
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak, Amurrioko gertakariaren ostean “komunikabide askok eta alderdi politiko gehienek” izaniko isiltasuna salatu du. Amurrioko plazatik asteartean arratsaldeko zazpietan abiatuko den manifestazioa ere iragarri du.
Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriaren aurka egindako tiroa, Espainiako Estatuak bizi duen “benetako atzerakadaren” testuinguruan kokatu du, Sortuko idazkari nagusiak.
Poliziek eta epaileek duten "pasibotasuna" eta "permisibitatea" salatu ditu Rodriguezek, tiroaren ustezko arduraduna identifikatu duten arren, ustez haren aurkako neurririk hartu ez dela ohartaraziz.
Rodriguezek egoera “oso larria” dela eta beste alde batera ezin dela begiratu ere aipatu du. “Kontrolik gabeko pertsona baten ekintza” dirudiela adierazi dute Sortuko kideek.
Amurrion asteartean egingo den manifestaziora bertaratzeko deia zabaldu dute.
Manifestazioaren kartela: