argia.eus
INPRIMATU
Amparitxu Gaston, Gabriel Celayaren alarguna, hil da

2009ko azaroaren 25

Amparo Gaston Amparitxu, Gabriel Celaya poetaren alarguna hil zen atzo gaixotasun baten ondorioz. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman estua izan du azken urteotan. Izan ere, senarraren lana zabaltzeko Amparitxuk egindako lanari esker eskuratu zituen Gipuzkoako Diputazioak Celayaren liburutegia eta dokumentu funtsa.