Amnistia Internazionala prostituzioa despenalizatzearen alde

  • Bi urtetako kontsulta eta eztabaiden ondoren, prostituzioaren aurrean jarrera berria hartu du Amnistia Internazionala GKEak: prostituten, bezeroen eta burdelen kriminalizazioaren aurka egiteko erabakia hartu du. 


2015eko abuztuaren 24an - 10:26
Prostituten eskubide urraketekin amaitzeko modurik onena despenalizazioa dela ondorioztatu du Amnistia Internazionalak (argazkia: Hetaira)

Emakume hauen eskubide urraketekin amaitzeko modurik onena despenalizazioa dela ondorioztatu du erakundeak egindako ikerketaren ostean. Gobernuei eskatuko die prostituzioaren alde guztien despenalizazioa, sexu esplotazioa ematen ez den kasuetan. Sexu langileei ezezik, bezeroen eta hirugarrenen (proxeneta, burdel, eta abar) kriminalizazioaren amaiera ere biltzen du eskaerak.

Hirugarrengoen despenalizazioaren eskaera azaltzeko Norvegiako adibidea hartu du Ana Rebollar Espainiako Amnistia Internazionalako zuzendariordeak: “Han emakumeak ez dira zigortuak, baina bai inplikatutako beste aldeak. Delitua da, adibidez, bi sexu langilek pisua konpartitzea, burdeltzat hartzen delako etxea. Eta pisuaren jabea sexu lanaren bultzatzailetzat hartzen denez, mehatxatua izaten da askotan eta emakumeak etxetik botatzen amaitzen du”.

GKEak argitu du ez dutela legalizazioa bultzatzen, horrek bi motatako prostituzioa bultzatuko lukeelako, legala eta legez kanpokoa. Estatuek lanbide hau praktikatzen dutenak eta inplikatuak zigortzeari uztea baino ez dute bilatzen.

Aurkakotasuna eta eztabaida, abolizionisten partetik

Erabakiak abolizionisten jarrerarekin aurrez-aurre egiten du talka, eta eztabaidak piztu ditu erakunde barruan, baita hortik kanpo ere. Erakundeak barne-eztabaida bultzatzeko txostena zabaldu bezain pronto hasi ziren liskarrak, eta 400 pertsonak baino gehiagok, tartean Hollywoodeko hainbat aktore ezagunek, gutuna sinatu zuten erakundearen jarrerari aurkakotasuna adierazteko.

“Prostituzioak esan nahi du emakumeak gizonen zerbitzurako daudela gizartean. Emakumeen menperakuntza da. Amnistia Internazionalak diskriminazio hau babesteak harritu egiten gaitu”, adierazi du Sara Vicente Emakumeenganako Tratu Txarren Ikerketarako Komisioko (CIMTM) kideak. 

Hetaira sexu langileen eskubideen aldeko taldeak, berriz, begi onez hartu du Amnistia Internazionalaren erabakia: “Politika abolizionistak langileen aurka egiten du, klandestinitate egoerara bultzatzen baititu. Hirugarrengoak zigortuta, negoziaziorako ahalmena galtzen dute emakumeek, eta toki arriskutsuagoetan amaitzen dute”. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prostituzioa
Carolina Clemente, sexu langilea
"Puta estigma emakume guztiok kontrolatzeko dispositibo bat da"

Ogibidea eta izatea bereizi ezin bizi da Carolina Clemente (Bartzelona, 1985). Sexu langilea da, eta duela hiru urte Donostiara etorri zen lanera eta bizitzera: «Euskaldunok duzuen indarra gustatzen zait, antolatzeko eta protestarako. Nire estigma borrokatzeko inspirazio... [+]


Bi pertsona atxilotu dituzte Gasteizen emakumeak prostituitzera behartzea leporatuta

Haien ia biktima guztiak egoera irregularrean dauden atzerritarrak dira, bizirauteko euren borondatearen kontra prostituitu behar izan direnak.


2023-09-07 | Irutxuloko Hitza
Venezuelako zazpi emakume Donostiako pisuetan prostituitzeaz akusatutako talde bat epaituko dute

Irailaren 14tik aurrera, bost gizon eta bi emakume epaituko dituzte, talde espainiar-venezuelar bateko ustezko kideak, ustez egunean 24 orduz, astean zazpi egunetan, Donostiako pisuetan “edozein motatako sexu zerbitzuak” ematera behartzen zituzten Venezuelako zazpi... [+]


Sexu langileen hitzak erdigunean

Puta zikinak liburua sexu langileen baldintza materialez, burutazioez, antolakuntzaz eta problemez mintzo da. Nerea Fillatek eta Hedoi Etxartek, Katakrak argitaletxeko editoreek, Iruñean aurkeztu dute liburua.


2023-03-14 | Euskal Irratiak
Sexu langileen lekukotasunak biltzen dituen liburu baten kontra oldartu da CAPP kolektibo feminista Baionan

Katakrak argitaletxearen Puta zikinak liburuaren kontra oldartu da CAPP Collectif Abolition Porno Prostitution kolektibo feminista Baionan, Elkar liburudendan. Juno Mac eta Molly Smith idatzi liburuaren azalak urratu eta "Prostituzioa: bezeroak, bortxatzaile... [+]


Eguneraketa berriak daude