AEBetako Ordezkarien Ganberak ‘Amildegi fiskala’ saihesteko legea onartu du. Aurrez Senatuak onartu zuen legeak, aberatsenei edo gehien irabazten dutenei zergak igotzeko bidea zabalduko du. Neurriak ekarriko du erdi mailako irabaziak dituztenei igoerarik ez egitea eta langabeziari aurre egiteko laguntzak bermatzea.
AEBetako familien %98ak eta negozio txikien %97ak ez dute aldaketarik izango zergei dagokienean. Aldiz 450.000 dolar baino gehiago irabazten duten bikoteei gaur egunean ordaintzen duten %35etik, %39,6ra igoko zaizkie zergak.
Azken 20 urteetan Errepublikarrek eta Demokratek zergen igoeran adostu duten lehenbiziko legea da. 620.000 milioi dolar errekuperatzea espero da datozen hamar urteetan. Horren bitartez urtebete gehiagoko airea emango dio langabezian dauden 2 milioi estatubatuarrei diru laguntza jasoko baitute.
Bestalde, alderdi errepublikarreko ordezkari batzuek Gobernuaren 300.000 milioi dolarreko gastua deuseztea eskatzen zuen legea ezarri nahi zuten. Murrizketen inguruko eztabaida hori, bi hilabetez atzeratu dute.