Amiantoaren auzia Italian: zigor historikoa baliogabetu du epaimahaiak

  • Erromako kasazio-auzitegiak dio delituak preskribitu egin duela. Stephan Schmidheiny enpresari milioidunari ezarritako kartzela zigorra eta biktimei eman beharreko kalte-ordainak baliogabetu ditu. Sententzia gauez ezagutarazi zuen epaimahaiak, biktimen artean haserrea sortuz.


2014ko azaroaren 20an - 09:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Epaia gauez ezagutarazi dute eta haserrea berehala zabaldu da amiantoak eragindako biktimen senideen artean.

Minbizia sortzen zuela jakinda ere, Eternit enpresak erruz produzitu zuen amiantoa hamarnaka urtetan, eta bere jabe Schimidheiny horri esker aberastu zen kontzienteki, milaka herritarren bizitza hipotekatuz. Casale Monferrato eskualdeko biktimek jarritako salaketa oso urrun iritsi da: Turingo auzitegiak 18 urtera zigortu zuen handiki suitzarra.

Baina inoiz lan-osasun eta ingurumen delitu batengatik munduan izan den auzibide handienak boterearen horma topatu zuen parez pare bart gaueko 21:00etan. Epaileek “preskribitu” hitza esan orduko amiantoak eragindako biktimen haserrea eta irain zaparrada jaso zuten. Atsekabea eta negarrak orokortu ziren salan, ez zen espero halako erabakirik. Casale Monferraton "dolu herritarra" aldarrikatu dute eta manifestazio jendetsua espero da ostegun arratsaldean.

Botere-indarrek hariak mugitu dituzten susmoa

Amiantoaren kontrako borrokan Euskal Herrian erreferente de Jexux Uzkudunek azaldu digunez, susmo handiak daude botere-indarrek aldez aurretik hariak mugitu dituztela epaian eragiteko. Horren erakusgarri da Italiako Estatua berak –fiskalaren bidez– zigorra bertan behera uzteko eskatu izana asteazkeneko saioan.

Nolanahi ere, biktimen abokatuek nahi dute besterik ez bada borondatezko homizidiogatik zigortzea Schimidheiny. Dokumentazio guztia bilduta dagoen arren, auzia berriz hasi beharko litzateke horretarako eta azken 15 urteak baino ez lituzke hartuko. Hortik atzera hildakoek, jada ez dute justiziarik izango.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude