Amiantoaren auzia Italian: fiskalak zigorra bertan behera uzteko eskatu du, delituak preskribitu egin duelako

  • Hamarnaka urtetan amiantoarekin aberastu zen Stephan Schmidheiny enpresari suitzarra 18 urteko kartzelarekin zigortu zuen 2013an Turingo epaitegiak, “ingurumen eta osasun hondamendia” kontzienteki eragiteagatik. Erromako kasazio-auzitegian zigorra berretsi ala ez erabakitzeko epaiketa hasi da gaur.


2014ko azaroaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Fiskaltzak "hondamendi" delituagatik Schmidheinyri jarritako zigorra bertan behera uzteko eskatu du preskribitu egin duelako. Horrek atsekabea sortu du biktimen artean.

Erromako kasazio-auzitegiko Prokuradore edo Fiskal Nagusiak sekulako kolpea eman die amiantoaren biktimei epaiketa hasi bezain pronto. Prozesuan mahairatutako argudio guztiak berriz entzun eta irakurri behar dituela esan du. Maniobra horrekin defentsak lortu du sententzia gutxienez aste betez atzeratzea.

Bestalde, akusatuari "hondamendi" delituagatik ezin zaiola zigortu ere azaldu du fiskalak, mota horretako delituak epe luzekoak direnean ez daudelako legez babestuak, hau da, preskribitu egin duela: "Preskripzioa ez zaigu gustatzen, baina batzuetan erabaki beharra dago justiziaren eta legearen artean", adierazi du. La Stampa egunkariaren esanetan horrek absoluzioa esan nahi du funtsean, 18 urteko zigorra delitu horrengatik ezarri baizitzaion. Dena den, ingurumenaren kontrako delituagatik zigortu dezakete oraindik Eternit enpresaren jabe zen Schmidheinyk.

Hasiera batean epaia gaur bertan jakingo zela uste zen eta epaileek berretsi egingo zutela 18 urteko kartzela zigorra. Atzerapenak eta fiskaltzaren jarrerak atsekabetuta utzi ditu biktimak. Asko Casale Monferratotik joanak dira Erromara eta epaiketa hainbat egunez zatikatzeak protesta giroa urtu dezake.

Urtean 100.000 hildako

Schmidheinyk enpresa sare handia sortu zuen mundu osoan barrena amiantoa –edo asbestoa– produzitzeko. Azkeneko hamarkadatan froga ugari eduki arren esaten zutenak produktu horrek minbizia sortzen zuela, hura estaltzen saiatu zen. Munduko Osasun Erakundearen arabera 125 milioi lagunek egin dute lan edo bizi izan dira amiantoaren arriskupean eta urtean 100.000 inguru hiltzen dira. Horietako milaka batzuk Italiako Casale Monferrato komuna txikikoak dira.

Casale Monferraton Schmidheinyren Eternit enpresak lantegi erraldoia zuen eta herri hura bihurtu da handiki suitzarraren kontrako ekimen judizial eta protesta sozialen zero gunea. Casale Monferratoko herritarrek 2004an abiatu zuten euren senideen hiltzailearen kontrako auzibidea eta epaiketa 2009an hasi zen Turinen, 6.400 pertsonaren salaketarekin. Turingo epaia oso irmoa izan zen: Schmidheiny-ren praktika Hitlerren nazien praktikarekin konparatu zuen epaile batek.

Suitzarraren abokatuek Erromako kasazio-auzitegian helegitea jarriko zutela iragarri zuten; gaur jakingo da, beraz, behin betiko sententzia zein izango den.

Amiantoaren kontrako mundu mailako erakunde bat?

Amiantoaren kontra borrokatu diren mundu osoko sindikatu eta biktimen elkarteak bilkurak eta batzarrak egiten ari dira gertakizun historiko hau aprobetxatuz. CCOO sindikatuan lan-osasunaz arduratu izan den Jexux Uzkudun ere bertan da eta ARGIAri azaldu dionez batzar horietan eztabaidatzen ari dira mundu mailako erakunde bat sortu ala ez.

Elkarteak beldur dira mundu mailako erakunde batean organikoki egituratuz gero infiltrazioak izango ote dituzten, hori gertatu izan baita kasu askotan. Maria Cristina Bruno kazetari eta publizistaren kasua ezaguna izan zen esaterako –Schmidheinyk kontratatutako agentzia bati informazio pasatzen zion–. Schmidheinyk azkeneko urteetan bere burua zuritzeko AVINA erakunde filantropikoa sortu du eta jasangarritasunaren inguruan lanean aritzen diren eragile asko erosi ditu.

Gaurko sententziak eta Italiako mugimenduak berak Euskal Herrian izango duen eraginaz galdetuta, Uzkudunen ustez Casale Monferratoren kasua “oso berezia” da, mugimendu herrikoi baten aurrean baikaude eta salatuak “kanpotarrak” dira. Espainiako Estatuan halako mugimendu baten hasieran besterik ez gaudela dio sindikalistak, Euskal Herrian urrats ugari eman diren arren hainbat enpresetako kaltetuekin.

Espainiako Estatuan amiantoaren kalteak Italian eta beste zenbait tokitan baino beranduago hasi dira nozitzen herritarrak eta adituen ustez datozen hamarkadetan pleurako eta biriketako minbiziarekin hildakoen kopurua izugarri handituko da. ASVIAMIE  Amiantoak Eragindako Biktimen Euskadiko Elkarteak emandako datuen arabera 25.000 euskal langilek arnastu dute asbestoa azken 30 urteetan eta horietatik 8.000-10.000 hilko dira behar baino lehen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude