Amiantoak seigarren heriotza eragin du aurten EAEn

  • Olaberriako Arcelor Mittaleko altzairutegian 37 urtez labezain lanak egin dituen langile bat hil zen igandean, asbestosiaren ondorioz.  


2016ko martxoaren 29an - 09:50
Asviamie EAEko amiantoaren biktimen elkartearen protesta bat.

Hainbat urtez, silize, ke metaliko eta amiantoaren artean egin zuen lan babesik gabe. Urte horietan arnastutako zuntzek asbestosia –arnas gaixotasun kronikoa–  eragin zioten beharginari.

“Enpresak ez zuen sartu amiantoarekin lanean aritutakoen langileen zerrendan, eta Osakidetzako langileek ere ez zioten azaldu bere gaixotasuna zerk sor zezakeen”, salatu du ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak.

Espainiako Gizarte Segurantzan eta Osalan laneko segurtasunerako euskal erakundean tramiteak hasi zituen aitor zezaten langileak amiantoarekin egin duela lan, eta gaixotasunaren errekonozimendu profesionala. Orain arte ez du erantzunik jaso, ordea.

Osakidetzaren jarrera “ezkutatzailea” eta "kaltegarria” salatu du biktimen elkarteak: “Konpainia erantzukizunetik salbu uzteko interesek soilik justifika dezakete Osakidetzaren kudeaketa ekonomikoa”.

Amiantoaren ondorioz sortutako gaixotasunak hedatzen ari dira; izan ere, amiantoa duela 20, 30, 40 urte arnastu arren, minbizia kasuak orain agertzen ari dira. Sei pertsona hil dira dagoeneko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2016an; horietatik lau, Gipuzkoan.

Europako Batasunak 2030erako erretiratu nahi du amianto guztia, baina oraindik ere amiantoaren presentzia handia da Euskal Herrian.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Eguneraketa berriak daude