Amiantoak hildakoen kopuruak gora egingo du 2023 arte

  • Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordeak dokumentu garrantzitsu bat onartu berri du aho batez: amiantoaren kalteei aurre egiteko konpentsazio funtsa eskatzen duen ponentzia (pdf). Biktimei eman beharreko laguntzak aztertzeaz gain, datozen urteetan mesotelioma eta asbestosiagatik hilko diren pertsonen aurreikuspenak ere egiten dira bertan.


2015eko ekainaren 24an - 00:05
Teknikariak, amiantoa daramaten uralita teilak erretiratzen (argazkia: Apena.info)

Espainiako Estatuan amiantoa 70eko eta 80ko hamarkadetan erabili zen gehien. Txostenak dioenez, Frantzian baino %30 gutxiago kontsumitu zen eta horren arabera kalkulatzen dira EAEko etorkizuneko minbizi kasuak: 2014-2018 artean 346 pleurako minbizi eta 233 mesotelioma egon litezke urteko; 2019-2023 artean, berriz, 517 eta 350 kasu hurrenez hurren. Hortik aurrera beherakada nabarmena aurreikusten du ponentziak.

Kopuru horiek askoz altuagoak izan litezkeela diote beste zenbait ikerketek. Paco Pucche ingurumenean adituak, esaterako, algoritmo bat sortu du kalkulua egiteko. Bere esanetan, 2010eko hamarkadan Espainian 7.000 lagunetik gora hilko dira soilik mesoteliomaz –horri gehitu behar zaizkie asbestosiak eta pleurako minbiziak hildakoak–. 

Datu bat: EAEn amiantoak sortutako minbizi kasuen tasak Espainiako Estatukoarena hirukoizten du. Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak dio Euskal Herrian 25.000 langilek arnastu dutela iraganean amiantoa eta zenbait estimazioren arabera hirutik bat behar baino lehenago hilko dela.

Konpentsazio funtsa

Gaur egun dagoen arazo handiena da amiantoa arnastu eta 30 edo 40 urtera sortzen dela gaixotasuna, langilea jadanik jubilaturik dagoenean. Ondorioz, langile ohiek auzibidera jo behar izaten dute indemnizazioa lortzeko. Enpresa asko jada ez dira existitzen eta beste askok ez dute izena emana RERA fitxategian –amiantoa kentzen ari diren enpresen erregistroa–.

Gainera, ez dira gutxi langileak ez izanik amiantoarekin gaixotutako pertsonak: %11 senideak dira –horietako asko langileen arropak garbitzen zituzten emazteak– eta %18 ingurumeneko kutsadurak eragindakoak.

Legebiltzarreko batzordearen ustez arrazoi nahikoa badago konpentsazio funts bat sortzeko. Ponentzian, Europako beste herrialdeetan existitzen diren konpentsazio funtsak aztertu dituzte, horien artean “osoena” Frantziako Estatuko FIVA omen da.

Langileak ez du frogatu behar enpresak ez zituela beharrezko segurtasun neurriak hartu amiantoarekin aritzeko. Horrez gain, lan esparrutik kanpoko kasuak estaltzen dituen funts bakarra da Frantziakoa.

Txostenean agertzen denez, euskal erkidegoan Frantziako moduko sistema bat abian jartzeko urtero 32 milioi euro beharko lirateke, eta Osalanek hori ez du egingarri ikusten. Hala, Legebiltzarrak Espainiako Estatuari eskatu dio konpentsazio funtsa sortzea, bere ustez bera izan baitzen amiantoarekin lan egitea baimendu zuena.

Gizarte Segurantzatik ez ezik, mutuen funtsen soberakinetatik ere elikatu dezake diru-poltsa. Amiantoaren gaian zorrotz aritu den CCOO sindikatua kritiko azaldu da horrekin; bere esanetan euskal funts bat sortu beharko litzateke. Asviamiek ere uste du euskal erakundeek gutxienez diru zati bat jarri beharko luketela, Legebiltzarraren proposamenak “garrantzia izan dezan”.  

Horrez gain, LABek eskatu bezala “amiantoaren mapa” egitea baztertu du Legebiltzarrak, ponentziaren helburua ez ei delako hori eta iritzi batzuen arabera “beharrezkoak ez diren arriskuak” sor daitezkeelako mapa egiterakoan. Bestetik, Osakidetzari eragingo liokeen behaketa protokolo bat martxan jartzeko aukera ere aurreikusten du ponentziak, baita amiantoaren institutu nazional bat sortzea ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude