argia.eus
INPRIMATU
Amiantoak hildako langile baten familiak kalte ordainak jasoko ditu
  • Bilboko gizarte gaietarako auzitegiak Ecros eta Fertiberia enpresak 50.000 euroko kalte ordaina ordaitzera behartu ditu.

Ane Lusarreta 2014ko otsailaren 25
Amiantoa, minbizia sortzen duen minerala, euskal enpresa ugaritan erabili izan da, eta ehun heriotzatik gora eragingo ditu azken hamarkadetan harekin lan egin izanagatik. (Arg: Revista el Observador)

Asviamie biktimen elkarteak adierazi duenez langilea 2009an hil zen amiantoarengandik eratorritako mesotelioma batek eraginda.

Beharginak 1971n Union Explosivos Rio Tinton eta 1984tik aurrera FESA enpresetan egin zuen lan mekanikanikari, egun Ecros eta Fertiberia enpresak dira, hurrenez hurren.

Amiantoaren biktimen elkarteak Bilboko auzitegiaren sententzia ontzat eman du, baina bost urteko atzerapenarekin iritsi dela azpimarratu du.

Asviamiek Parlamentuari exijitu dio amiantoaren biktimentzat "konpentsazio-funtsa sortu" eta “elkartasun keinua” izan dezala, familiari “bide judizialaren tortura” gainetik kentzeko.