argia.eus
INPRIMATU
Ametsen hiria
Karlos Zurutuza @karloszurutuza 2007ko urriaren 26a
Dream City jolas parkea. Karlos Zurutuza.

Badaude Dream City (ametsen hiria) baino jolas-parke hobeak, baita askoz eskasagoak ere. Dahukeko honek, gure Igeldoko parke bitxia ekarri dit gogora. Munduko “Suitzar mendi” bakarrak ez gaitu inoiz hankaz gora jarriko, eta oso apalak dira bere jaitsieran entzuten diren oihuak. Seguruenik, gailurretik ikusten den bistak soilik liluratuko gaitu. Bada, antzeko parkea duzue DahukekoDream City izenekoa. Isiltasunaren erdian, makineria kirrinka hasten da martxan. Ordainetan, Kurdistango mendien bista ederra daukate bidaiariek.

Jende gutxi zebilen gaur Dream Cityn. Ulergarria da, ez baitago Irakeko Kurdistanen aisialdirako denbora handirik, ohiturarik ere ez. Bestalde, sarreraren prezioa ez da makala, are gehiago hemengo familia ugarientzat: 1000 irakiar dinar (lehenagoko 100 pezeta) balio du tiketak.

Bi familia baino ez zeuden parkean, beraz, “bisita gidatu” antzeko bat eskaini die bertako langile bakarrak: ohiko zaldiko-maldikoan saioa egin eta gero, noriara, eta bukatzeko, “suitzar mendia” eta “ibai misteriotsuaren” arteko nahasketa berezi honetara.

Ederki asko pasa dute arratsaldea bi familiek. Azken finean, mota eta neurri askotako ametsak daude, eta erraz betetzen dira batzuk Dream Cityn; hain bista ederra duten karruseletan jira-biraka.