Arrokiagako herritarrek 'José Mendiague' pastorala estreinatuko dute

  • Zuberoko pastorala Arrokiaga herrian antzeztuko da aurten uztailaren 29an eta abuztuaren 5ean. Ameriketan euskaldunak-José Mendiague izena du aurtengoak eta Ameriketan bizi zen olerkari, bertsolari eta euskaltzalearen istorioa kontatzen du. José Mendiagueren papera bi pertsona ezberdinek beteko dute, gaztea zenekoa Beñat Larrorik eta heldua zenekoa Rene Oihenartek. Honen emaztearen papera berriz,  Xantiana Etxebestek beteko du.


2012ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Igandean egin zuten ohikoa den mustraka (entsegua).

Guztira, 3.500 lagun inguru esertzeko tokia izango da Arrokiagako herritarrek eginiko zurezko jarlekuan. Leku gehiagoren beharra izan ez gero berriz, ondoko belardian ere kokatu ahal izango dira.

Pastorala arratsaldeko 15:30ean izango da, baina honen aurretik goizeko 10:30ean pastoraleko partaideek kantatutako meza izango da eta ondoren denei irekia den bazkaria.

José Mendiague

José Mendiague (1845-1937) Hazparnen (Lapurdi) bizi izan zen 18 urte izan arte, gurasoekin Hego Ameriketara joan zen arte. Geroztik Argentinan, Txilen eta Uruguain bizi izan zen. Euskarazko idazlan asko osatu zitun eta horietako batzuk Montevideoko (Uruguay) Euskal Erria aldizkarian argitara eman ziren. Bestalde, Piarres Xrritonek 1992an Mendiagueren idazlan guztiak batu eta liburu batean argitaratu zituen.

Informazio gehiago:

Zuberoako pastoralei buruz Wikipedian.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude