1936ko gerran exekuzioak egin zituen erregimentuaren omenezko erakusketarekin aurrera Iruñean

  • “Armadak eginkizun konstituzionala betetzen du eta bere historia kontatzeko eskubide osoa du”, adierazi du Iruñeko alkate Enrique Mayak America 66 erregimentuaren omenezko erakusketak sortutako polemikaren harira. Ostiralean irekiko dute erregimentuaren 250. urteurrena omentzeko erakusketa Gotorlekuan, oposizioko alderdi guztiak erakusketa ez egitearen alde agertu ziren arren.


2014ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Asturiaseko ospitaleko langileak, 1937ko urtarrileko argazki batean. (Argazkia: Constantino Suarez)

Erregimentu baten historia erakusketa batean ezin azaldu izatea guztiz bidegabea dela azaldu du Mayak.Oso harro azaldu da alkatea erakusketa aurrera ateratzearekin: “Halako historia handia duen erregimentuak historian zehar egin duena erakusketa batean azaldu ahal izateak harrotasunez betetzen nau”.

America 66ren  hainbat gertaera dituela adierazi du: “Jazoera batzuk ez ziren gertatu behar izan inoiz, baina beste batzuk primerakoak iruditzen zaizkigu”. Erregimentuari errespetu osoa zor diola esan du Mayak, “eta horrek omenezko erakusketa egitea merezi du”.

Oposizioko alderdiez gain, Iruñeko hainbat herritar eta Oroimen Historikoaren aldeko erakundeak ere omenaldiaren aurka agertu ziren. Erakusketa erretiratzeko sinadurak biltzen dituen kanpaina jarri zuten abian, eta 25.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte.

Erregimentua Emilio Mola militar kolpistaren agindupean egon zen 1936ko Gerra Zibilean. 1937ko urtarrilean, Asturiaseko ospitale bateko hainbat emakume bortxatu eta hil zituzten, lau zaintzaile, sukaldaria eta 15 urteko neska batez gain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude