argia.eus
INPRIMATU
Amek kontatu ez zutena alabek esana

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2017ko abuztuaren 16a

Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen historia da, dokumentalean jasoa. 1937ko neguan 14 herritako 1.000 emakume bidali zituzten. Erresistentzia etxean eta herrian egin zuten emakumeak ziren, senar abertzaleak eta errepublikazaleak zituzten. Alde egiteko agindua emanda, seme-alabak ondoan zituztela, nora joan ez zekitela atera ziren herritik.

Dokumentaleko protagonistak zumaiar eta zestoar hauek dira: Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain eta Anita Usiain. Horien amek utzi zuten jaioterria eta dokumentaleko alabek kontatu dute amen zigorra. Alaba horietako batzuk itzulera gogorra izan zuen “bidaia” hartan izan ziren.

Ordubeteko grabazioan, emakumeok urtetan etxeko sukaldetik atera ez zuten kontakizuna alabek ezagutarazi dute.

FITXA

Ama, nora goaz?
Zuzendaria: Iban Gonzalez
Baleuko, 2016