Amazoni Gabonetan boikota egiteko deia, langileentzat soldata duina eskatzeko

  • "Ez die langileei bizitza duina egiteko moduko soldatarik ordaintzen. Zergak saihesten ditu. Gure herrietako dendetara joango litzatekeen dirua eramaten du. Horregatik, aurten, eraman dezagun gure dirua beste norabaitera". Horrela hasi da Amazon Anonymous kolektiboak abiatutako kanpaina.


2014ko abenduaren 04an - 11:17
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Amazon, ordaindu soldata duin bat", protesta Londresen / Fermin Grodira (Diagonal)

Salmenta elektronikoan liderra da mundu mailan Amazon, eta Amazon Anonymous elkarteak konpainiaren praktika txarren aurka protesta egiten du. Abenduaren 1etik 25era Amazonen ez erostea da proposamena. "Amazon bere langileak, gizartea eta beste negozioak hobeto zaintzen dituen enpresa bat izan daiteke eta izan behar du. Erabil dezagun kontsumitzaile gisa dugun boterea bere aurka eta babes ditzagun gure dirua gehiago merezi duten beste denda batzuk. Aurreko Gabonetan eman genien gure dirua, aurten erabil dezagun beste zeozertan".

Bi astetan, 10.000 pertsona baino gehiagok egin dute bat boikotarekin. Gabonetan kide hauek Amazonen xahutuko ez duten dirua, dagoeneko, 3 milioi eurora heldu dela kalkulatu dute. Zifra hau Seattle-eko konpainiak 2012an Erresuma Batuan ordaindu zituen zergak baino altuagoa da. Aurreko hiru urteetan (2009-2011) ez zuen penike bakar bat ere ordaindu nahiz eta zazpi milioi liberako salmentak egin. "Desintoxikazioa" errazago egiteko eta Gabonetako erosketak egiteko alternatibak eskaintzeko, Amazon Anonymousek liburuak, DVDak, material informatikoa, jostailuak eta material elektronikoa erosteko lekuekin zerrenda bat argitaratu du.

55.000 sinaduratik gora soldata duin baten alde

2014ko otsailean jaio zen Amazon Anonymous. Emily Kenwayk 2013ko abenduan Jeff Bezos, Amazonen sortzaile eta zuzendari exekutiboari zuzendutako eskaera bat sortu zuen Change gunean. Bertan eskatzen zitzaion Amazoneko biltegietan lan egiten duten langileei soldata duin bat ordaintzeko. 55.000 pertsonak sinatu zuten eskaera. Arrakastak harago eraman zuen.

"Eskaera egin eta Amazonen aurkako erreakzio ikaragarria ikusi ostean, Amazoneko biltegietan lan egin duten edo egiten duten langileen experientziak biltzen joan naiz. Historia hauek irudikatzen dute Amazonen negozio ereduaren kostua: prezio altuegia", dio Kenwayk. "Amazon Anonymous sortu dut lagun batzuen laguntzarekin, konpainia honen aurka ekintzak koordinatzeko momentua baita".

Bezosi bidalitako idatzian salatzen zen Erresuma Batuan 2012an 5.000 milioi eurotik gora saldu ostean, AEBetako konpainiak "ordain diezaiekeela langileei nahikoa, beraiek eta beren familiek ongi jan eta janzteko adina". Gabonetako erosketarako aldi baterako langileak kontratatzen zituen agentziak 6,5 libera ordaintzen zien orduko (gutxieneko soldata baino 19 penike gehiago) eta 10 ordu eta erdi arteko txandak egiten zituzten, Carole Cadwalladr kazetariak, Galesen dagoen Swanseako Amazon biltegian astebetez infiltratuta lan egin ostean jakinarazi zuenez.

Living Wave, soldata duina ordaintzen duten konpainiak

55.000 pertsonak eskatu zioten Amazoni "living wave" ordaintzea, duintasunez bizitzeko moduko soldata alegia. Living Wave Fundation-ek sustatuta, kalkulatu dute Erresuma Batuan duintasunez bizitzeko orduko 7.85 libera jaso behar dela gutxienez, 9.15 libera Londresen kasuan. Egun Erresuma Batuan 6,5 libera/orduko da soldata minimoa. Irabaziak, bultzatzalieen arabera, komertzio, langile eta gizartearentzat dira. 2011n sortutako fundazio honek lan egiten du gutxieneko soldata hau ezartzeko konpainia britainiarretan. Berau ezarri nahi duten langileei aholkuak ematen dizkiete, eta hau dutenei, "living wave" ordaintzen dutela ziurtatzen diete. Nestlé, Barclays edo Google dira berau jarri duten 1.036 enprese publiko eta pribatuetako batzuk. Gutxienez, orduko 7,85 libera ordaintzen dutela ziurtatzen dute horrela.

Albiste hau Diagonal hedabidetik ekarria da, Creative Commons lizentziei esker. Fermin Grodira kazetariaren lana, gaztelaniazko jatorrizko bertsioa hemen kontsultagai.

Informazio gehiago:

Argia.eus/amazon kanalean konpainia honi buruzko informazio gehiago.

Liburu faltsu batekin, Amazonen webgunera eraman dute langileen baldintzen salaketa

Amazonen kazetari gazteak aurkitu zuen usina orwelldarra

Neonaziak eta lan baldintza kaskarrak, Amazonek agerian uzten ez duena


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Eguneraketa berriak daude