Amazoniako tribuen borroka beren zuhaitzak babesteko

  • Brasilgo Gobernuaren laguntza eskasa dela salatuz, Amazoniako Ka’apor tribuak bere esku hartu du egurgile ilegalak beren lurraldetik botatzeko ardura. Lunae Parracho argazkilariak espedizio batean jarraitu ditu eta argazkietan jaso du tribuaren borroka bere zuhaitzak babesteko.


2014ko irailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ka'apor gerrariak, espedizioan atera baino lehen (argazkia: Lunae Parracho)

Ka’apor indiarrak eta beste lau tribu Brasilgo Maranhao estatuko babestutako erreserba batean bizi dira. Gerlariak oihanean barrena sartzen dira egurgile ilegalen bila. Kontrol guneak ere ezarri dituzte, ilegalki ustiatuak izan diren eremuetan.

 

Egurgile ilegalak aurkitzen dituztenean, hauek harrapatu, eskuak lotu eta galtzak kentzen dizkiete.

 

Ondoren, dauden bezala aske uzten dituzte.

Ka'apor indiarrek motozerrak erabiltzen dituzte egurgile ilegalek moztutako zuhaitzak erabilgaitz uzteko. Hauen kamioiak erretzen dituzte ere.

Argazkiak: Lunae Parracho


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


2024-03-12 | Estitxu Eizagirre
Jorge Riechmann
"'Trantsizio energetikoa' lematzat duen bizimodu inperialak ez gaitu infernutik aterako"

Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean gaiaz mintzatu da Jorge Riechmann ekologista ezkertiar antikapitalista Gasteizen, Araba Bizirik taldeak antolatuta. Adrián Almazán unibertsitateko irakasle eta Araba Bizirik taldeko kideak gidatu du solasaldia... [+]


2024-03-07 | Estitxu Eizagirre
"Ekologismoa trantsizio energetikoaren dilemen aurrean" gaiaz mintzatuko da Jorge Riechmann Gasteizen

Adrián Almazánek gidatuko duen solasaldian, Madrilgo ekologista ezkertiarra den Jorge Riechmannek bere liburua aurkeztuko du: Ekologismoa, iragana eta oraina (etorkizunari buruzko ideia batzuekin). Araba Bizirik taldeak antolatu duen hitzaldia martxoaren 11n... [+]


Ekologiak hil du baserria

Nekazarien traktore uholdeek hartu dituzte Europako errepideak. Protestan dira. Diru kontuaz gain –sektoreko prekarietatearen adierazgarri betierekoa–, Frantziako Estatuko bi sindikatuk –FNSEA eta Laborari Gazteak– badituzte bestelako eskaerak.


Eguneraketa berriak daude