argia.eus
INPRIMATU
‘Amatxi’ fanzinea sortu dute Ipar Euskal Herrian
  • Apirilean argitaratu dute Amatxi izeneko fanzine berria. “Euskaraz, libre, doan, iragarki komertzialik gabe eta herrikoia” da publikazioa. Ipar Euskal Herriko mediateketan eta liburutegietan eskuratu ahalko da momentuz. Hilean behin “informazio informala” jorratuko du aldizkariak.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 23a
Hilabetean behin argitaratuko dute fanzinea.

Gogoeta sortzeko helburua du fanzineak. Horretarako, lau orrialdetan "kultur ekitaldien berri emateko, obra artistikoak zabaltzeko edo edonori hitza hartzeko” aukera eskaintzen du. Sortzaileek anonimotasuna mantendu nahi dute eta hori bermatzeko, modu berezian hedatuko da aldizkaria. Liburutegiek eta mediatekek jasoko dute publikazioa eta norberak inprimatu beharko du.

Taberna edo dendek ere aldizkaria jaso nahi badute aleak emailez bidaliko zaizkiela ere jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek.

Lehen alean, Hazparneko Hazketa hondakindegiaz mintzo da Amatxi fanzinea kazeta.eus-en arabera.