'Amatxi' fanzinea sortu dute Ipar Euskal Herrian

  • Apirilean argitaratu dute Amatxi izeneko fanzine berria. “Euskaraz, libre, doan, iragarki komertzialik gabe eta herrikoia” da publikazioa. Ipar Euskal Herriko mediateketan eta liburutegietan eskuratu ahalko da momentuz. Hilean behin “informazio informala” jorratuko du aldizkariak.


2015eko apirilaren 23an - 16:28
Hilabetean behin argitaratuko dute fanzinea.

Gogoeta sortzeko helburua du fanzineak. Horretarako, lau orrialdetan "kultur ekitaldien berri emateko, obra artistikoak zabaltzeko edo edonori hitza hartzeko” aukera eskaintzen du. Sortzaileek anonimotasuna mantendu nahi dute eta hori bermatzeko, modu berezian hedatuko da aldizkaria. Liburutegiek eta mediatekek jasoko dute publikazioa eta norberak inprimatu beharko du.

Taberna edo dendek ere aldizkaria jaso nahi badute aleak emailez bidaliko zaizkiela ere jakinarazi dute egitasmoaren sustatzaileek.

Lehen alean, Hazparneko Hazketa hondakindegiaz mintzo da Amatxi fanzinea kazeta.eus-en arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fanzineak
Eskerrak punkari
Xangre. Literatura bazterrean | Gotzon Hermosila, Iñigo Basaguren-Duarte eta Igor Mercado | Barnezomorro, 2021

Eskerrak bazterreko kontrakulturari, bestela literatur aldizkarien faltan egongo ginateke gurean. Izan ere, Euskaltzaindiak 2018an utzi zion Erlea... [+]


2020-01-23 | Arabako Alea
Red Fanzine: hilekoaren estigmak apurtzeko lehergailu kulturala

Hilekoa normalizatzeko eta bere inguruko "estigma eta kondairak apurtzeko" asmoarekin, Red Fanzine argitalpena osatu dute Gasteizen bizi diren hamabi emakume sortzailek. 250 kopia izango ditu eta urtarrilaren 23an aurkeztuko dute.


Cristina Morales. Aho bizarrik gabe
"Ez dugu gure sexualitatea ikusarazi behar, egiturazko indarkeriak baizik"

Cristina Morales Donostiara etorri zen orain dela bi aste, Literatura Mutanteak izeneko udako ikastaroan hitzaldia ematera. Ondo baino hobeto egokitzen zitzaion ekitaldiaren lema, haren azken eleberrian presentzia handia baitute tradizioz literaturarekin lotzen ez diren... [+]


Eguneraketa berriak daude