argia.eus
INPRIMATU
Amatasun atxikipenak itzultzeko eskaria ezeztatu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
  • Espainiako Estatuko amei bajaren atxikipena itzultzeko agintzen zuen Epaitegi Gorenaren epaia, baina Nafarroan ez aplikatzea erabaki du Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 11

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak sei familiek jarritako salaketari erantzun dio. Nafarroako lehendakari Maria Txibitek epairen zain zegoen atxikipenaren itzulketa egin ahal izateko. Nolanahi ere, epaitegiek ordea ez diote segurtasun juridikorik eman Txibiteren asmoari.

Nafarroako Gobernuak ez zituen PFEZatik kanpo utzi amatasun bajaren atxikipenak, Foru legean zehazten denez eta Administrazio Saileko epaileak azaltzen duen moduan. Aldiz, Espainiako Estatuko arauan, Epaitegi Gorenak akatsa ikusi zuen atxikipen horiek itzultzeko agindua emateko.

Nafarroako kasuan ordea, ez: legea ongi idatzita zegoen eta oso argi azaltzen zuenez, amatasunaren atxikipenak ez zeuden deklarazio beharretik at. Areago, Epaitegi Gorenaren epaia ezin da Nafarroan aplikatu, Foru Erkidegoak duen autonomia fiskala dela eta.