Amancio Ortega Fundazioak hamalau milioi euroko dohaintza egin dio Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzak teknologiaren berrikuntzarako inbertituko du. Osalde, EAEko Osasunaren Eskubidearen aldeko Elkarteak esan du EAEk ez duela behar enpresari aberatsen dohaintzarik, eta osasunaren pribatizazioa kritikatu du.
Iñigo Urkullu lehendakariaren, Jon Darpon Osasun sailburuaren eta Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariaren jarrera “etsigarria” dela esan du Osaldek. Eusko Jaurlaritzak Espainiako Estatuko enpresa-gizon aberatsenetako baten “altruismo edo karitatearen” beharrik ez duela esan dute. Osasun sistema zergen bitartez finantzatzea babestu dute, demokraziaren oinarrietako bat dela argudiatuta.
Inditexeko jabearen itxurakeria kritikatu dute: “Osasunak horrenbeste kezkatzen badu, esplotatuta eta lan baldintza arriskutsuetan lan egiten duten bere langileen baldintzak hobetu ditzala eta bere produkzio katean sortzen diren eskubideen urraketak zuzendu ditzala”, adierazi dute.
Osasunaren pribatizazioa ere salatu dute. “EAEn osasun sistema pribatua hazten ari da eta publikoa hondatzen ari da, osasun publikoaren sostengaezintasunaren falaziarekin amaitu behar dugu”, esan dute.
“Politika sozialak bultza ditzatela, teknologian inbertitu beharrean”
Osakidetzak tresna berrietan egin nahi duen inbertsioa kritikatu dute: “Teknologia kontrolik gabe erabiltzen da, eta errendimendu baxua, albo-ondorioak eta koste altuak ditu”, adierazi dute. Teknologia gehiago eskuratu beharrean politika sozialetan inbertitzeko beharra azpimarratu dute. “Ez da zilegi teknologiak aurrera egitea, familia askok bizitzeko oinarrizkoena ez duten bitartean”, esan dute. Murrizketen ondorioz galdutako osasunaren eskubide unibertsala berreskuratzeko eskatu diete gobernuei.
Jaioberriaren orpoan zizta eginez, hainbat gaitz aztertzen ditu osasungintza publikoak. Osakidetzak 14ra igo berri du aztertzen diren gaitzen kopurua, baina beste lurralde batzuekin konparatuta, atzeko postuetan dago EAE: Nafarroan 28 gaitz aztertzen dituzte, Galizian 33,... [+]
Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.
Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.
Astelehenean, otsailaren 19an, EAEko anbulantzietako langileek greba mugagabeari ekin diote.