Aman komunak taldeak otsailaren 24an eta 25ean Ziordiako Amarauna gune autogestionatura hurbiltzeko deialdia egin du, hiru hilabetean behin antolatuko duten askeguneari estreinakoz heltzeko.
“Lurra eta askatasuna” hizpide, auzolanerako deia egin dute hilaren 24rako, eta 25ean biltzarra egingo da.
Aman komunak iragan urtean eratu zen, Notre-Dame-des-Landes herriko ZAD taldearekin izandako harremanak bultzatuta. Autogestio eta herrigintzari “bultzada bateratua” ematea dute helburu, balore ekofeministak abiapuntu.
Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari' izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]
Udazkena etorri da aurten, ni fede handirik gabe nengoen arren. Ez dakit zein mirari tarteko, hostoek erabaki dute orbel bilakatzea; eta jantzi egin dituzte bideak eta bazterrak, gorriz, laranjaz, horiz eta berdez. Zuhaitz guztiek bat egin dute manifestazio erraldoian, baita... [+]
Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.
50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.
Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]