Amaiur Geroa Bairekin ituna egitea aztertzen ari da talde parlamentarioa lortzeko

  • Xabier Mikel Errekondo Amaiurren Espainiako Kongresuko bozeramaileak esan du Espainiako Kongresuan talde propioa izateko Geroa Bairekin ituna egitea planteatzen ari direla. RNE irratian egin ditu adierazpenok.

    Kongresuko Mahaiko lehen lehendakariordeak, PPko Celia Villalobosek, adierazi du Amaiurrek ez duela talde parlamentariorik izango, Geroa Bairekin akordio batera heldu arren.


2011ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Kongresuko Mahaiko kideak, bilerara sartu aurretik

Kongresuko mahaiak, PPren botoengatik, ez dio Amaiurri talde propiorik izaten utzi. Popularrek Kongresuko mahaian 5 ordezkari dituzte, PSOEk 3 eta CiUk 1. PSOE eta CiU abstenitu egin dira bozkaketan, Aholku Batzordeak aurkeztu duen informe juridikoa "ez dela serioa" iritzita.

Amaiurrek gaur 20:00ak arte du alegazioak aurkezteko epea eta asteburua pasata emango lukete epaia berriz. Bigarren epai honekin ere ados ez baleude, Konstituzio Epaitegia lukete hurrengo pausoa.

Amaiurrek zazpi ordezkari lortu zituen azaroaren 20ko hauteskundeetan.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude