Amaiurreko zerrendaburuak Antiguedad, Aristegi, Cuadra eta Urbina izango dira

  • Atzo Bilbon eginiko ekitaldian aurkeztu zituen Kongresurako zerrendak Amaiur koalizioak. EAJak eta PSE-EEak duela astebete argitaratu zituzten euren zerrendaburuak, alderdi popularrak bezala.


2011ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Amaiurreko zerrenden aurkezpen ekitaldia.

Amaiurreko Kongresurako hautagaien artean, Iñaki Antiguedad izango da Bizkaiko zerrendaburua, Maite Aristegi Gipuzkoakoa, Sabino Cuadra Nafarroakoa eta Iker Urbina Arabakoa. Bilbon egindako ekitaldian adierazi zuten gatazkaren konponbidearen bidean zubi lanak egingo dituztela. Esan zutenez, Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen alde lan egitera joango dira Madrilera.

Gainerako alderdien zerrendaburuak:

- EAJ/PNV:

Urriaren 8an publikatu ziren EAJren hautagaiak. Josu Erkoreka, Arantza Tapia eta Emilio Olabarria izango dira zerrendaburu Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatikan, hurrenez-hurren. Nafarroan Geroa Bai koalizioan txertatuta joango dira eta Uxue Barkos izango da zerrendaburu.

-PSE-EE:

PSE-EEk ere urriaren 8an egin zituen publiko bere hautagaiak. Donostiako alkate ohi Odon Elorza izango da zerrendaburu Gipuzkoatik, Ramon Jauregi Arabatik, Eduardo Madina Bizkaiatik eta Juan Moscoso del Prado Nafarroatik.

-PP:

Alderdi popularrak orain egun gutxi argitaratu ditu bere zerrendaburuak. Alfonso Alonso, Jose Eugenio Aspiroz eta Leopoldo Barreda izango dira hautagai, Araba, Gipuzkoa eta Arabatikan, hurrenez-hurren. Nafarroan UPNrekin koalizioan aurkeztuko da eta Carlos Salvador (UPN) izango da zerrendaburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Eguneraketa berriak daude