argia.eus
INPRIMATU
Amaitu da Gazako sarraskia
  • Hamas eta Israelek su-eten iraunkorra adostu dutela jakinarazi dute astearte arratsaldean. Gazan jendetza kalera atera da ospakizunetara.

ARGIA @argia 2014ko abuztuaren 26a
Gazako palestinarrak su-etenaren albistea ospatzen.Gazako palestinarrak su-etenaren albistea ospatzen.

Su-etenarekin batera hainbat neurri onartu dituzte. Israel eta Gazaren arteko muga irekitzea adostu dute, laguntza humanitarioa eta Gaza berreraikitzeko materialak ahalik eta azkarren sar daitezen. Palestinako arrantzaleek orain arteko hiri miliatik sei miliako inguruan arrantzatu ahal izango dute. Beste gaien inguruko zeharkako negoziazioek hilabete barru jarraituko dutela jakinarazi du Egiptok.

Egiptoko Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi du su-eten iraunkorra asteartean arratsaldeko 18:00etan (Euskal Herriko ordua) sartu dela indarrean. Azken egunetan Israel eta Palestinako ordezkaritzak Kairon negoziatzen izan dira, Egiptoren bitartekaritzarekin.

Oharraren arabera, hitzarmena Egiptok proposatutako ekimenean eta 2012ko Kairoko akordioetan oinarrituta dago. Azken hauek Gazaren gaineko Israelen aurreko operazioarekin bukatzea ahalbidetu zuten.