argia.eus
INPRIMATU
Amaia Zubiria: “Kantu zaharrek badute sentimendu kolektibo baten oihartzuna”

2008ko otsailaren 05

"Euskal kanta hauek egungo musikaren munduan badute lekua, aspaldiko kantak dira eta oraindik ere agertzen dira. Horrek esan nahi du zerbait badutela. Kantu bat kantatu ahal izateko, lehendabizi laguntzarik gabe, hau da, ahotsarekin bakarrik kantatu behar da. Honenbestez, instrumenturik gabe abestu ezin daitekeena, ez da kantua. Baina hau nire iritzia da. Agian, bihar norbaitek konbentzituko dit ezetz, baina nire ustez horrela da". (2008-02-04)