argia.eus
INPRIMATU
Amaia Urrutia: “Euskal Herriko ikuspegi bat landu behar da lehenengo, gero mundua ikusteko”

2008ko maiatzaren 15

"Gaur egun Hezkuntza Sailak bere dekretua atera du eta indarrean dagoena da. Ekarpenak egin genizkien dekretu horretan sartzeko, baina isolatutako gauzak hartu zituzten dekreturako. Oso hanka-motz geratu da. Gaur egun erakundearekin ez daukagu inolako harremanik. Euskal Curriculumaren definizioa amaitzen gaude paraleloki. Guretzat, erakundeak dekretuarekin egin duena iruzur bat da. Gainera, dekretu ofizial horri Euskal Curriculuma deitu diote nahasmena sortzeko". (2008ko maiatza, 184. zenbakia)