Amaia Iturbide bilbotarrak Lore mutuak eta tuaren ezkontzak izenburuko poema liburua plazaratu du. Madrilgo Atenea Linguistika Aplikatuen Zentroak argitaratu du Iturberen laugarren poema liburua, Biblioteca Vasca bilduman. Bilduma horretako gainontzeko lanetan bezala, jatorrizko bertsioaren ondoan gaztelaniazko itzulpena dute poema guztiek. Itzulpenak Amaia Iturbek egin ditu. Hitzaurrea Jon Kortazarrek idatzi du.