Amagoia Elezkanoren hiltzaileari 22 urteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegiak

  • Arabako Lurralde Auzitegiak 22 urte eta erdiko zigorra ezarri dio Amagoia Elezkanoren hiltzaileari, hilketa azpikeriaz eta basakeriaz egin zuela frogatutzat emanda.


2014ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Amagoia Elezkanoren jaioterrian, Orozkon, egindako elkarretaratzea. Argazkia: Eitb.com

Francisco Javier M.N.-k maiatzaren 23ko goizaldera hil zuen Elezkano lo zegoela, Laudioko etxean. 43 sastada sartu zizkion. Epaiak dio Elezkano izatezko bikotekidea izatea larrigarri dela, eta aldiz, hilketa aitortu izana aringarri. Kartzela zigorraz gain, 300.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio bien semeari eta 100.000 euro Elezkanoren gurasoei. Adin txikiko semearen guraso-ahala ere galdu du. 32 urtez ezingo du hildakoaren senideekin harremanik izan eta ezingo du Elezkanoren jaioterrira, Orozkora, azaldu.

Auzitegiak ez du onartu hiltzaileak bere burua defendatzeko emandako argudioa. Epaiketan esan zuen Elezkanok bien arteko harremana mozteko asmoa zuela eta eztabaidan ari zirela jelosiazko eta amorruzko eroaldiak eman ziola. Epaiak dio harreman hausketa edo maitasun galera ezin direla aringarritzat hartu: “Erresuminduta zegoelako hil bazuen, ez dago aringarririk, ezta uste bazuen ere berea zena kentzen ari zitzaiela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude