argia.eus
INPRIMATU
Altxa Burua mugimenduak I. Topaketa Orokorra egingo du asteburuan Eibarren
  • Altxa Burua mugimenduak, larunbatean, I. Topaketa Orokarra egingo du Eibarren. Hau da, lehen aldiz Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako taldeak elkartu eta indarrak batuko dituzte Eibarren.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2025eko urriaren 24a

Mirene Beriain mugimenduko kidearekin aritu gara solasean eta argi adierazi du topaketa berezia izango dela. Bertan, erronka berriak plazaratzeaz gain taldeentzat lan materiala ere aurkeztu eta eskainiko dute.

Gaineratu du, azken urtean gizartearen kontzientziazio maila igo egin dela, baina oraindik egitako lan asko dagoela. Argi adierazi du, larunbateko topaketa eta gero lanean gogor jarraituko dutela.