Altsasukoak oso gogoan izan dituzte Oñatiko Fan Hemendik Egunean

  • Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan izan zituzten uneoro.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 03an - 08:59
Altsasukoen alde pankarta zabaldu zutenean (Argazkia: Goiena)

Honela, manifestazioa Atzeko kalean sartu zenean, adibidez, haien askatasuna eskatzen zuen pankartara erakarri zuten jendearen arreta. 

Manifestazioko beste puntu beroetako bat kuartel aurrekoa izan zen. Hara gerturatu ahala oihuak eta txistuak ozen, eta kuartel parean geldialdia.

Kuartel aurrean, AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko dozena bat lagun, Egia, memoria, duintasuna eta justizia zioen pankartarekin, Espainiako banderak atzean eta ETAk eskualdean hildako zortzi Guardia Zibilen argazkiak eskuan. 

Haien eta manifestarien artean, Ertzaintza, eta baita zenbait herritar ere, paperak goian, jendeari eskatuz parean zituztenei kasurik ez egiteko, liskarrak saiheste aldera.

Zenbait minutuz egon zen manifestazioa kuartel aurrean geldi, eta bere bidea jarraitu zuen gero. AVTren bilkurakoek Guardia Zibilaren eta Espainiaren aldeko oihuekin agurtu zuten martxa. 

Institutu aurrean egindako eta dantzaz eta sinbolismoz osatutako ekitaldiarekin amaitu zen Fan Hemendik Eguneko manifestazioa. Altsasuko gazteak berriz ere gogoan, eta Espainiako eta Frantziako polizia indarrek, hego eta ipar, Euskal Herria uzteko eskaria.

Manifestazioaren bideo laburpena:

 

Albiste hau goiena.eus -ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alde Hemendik
2023-09-04 | Ahotsa.info
Aurten Altsasun "Ospa Eguna" ez dela izanen iragarri dute, baina desmilitarizazioaren aldeko lanarekin jarraituko dute

Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute... [+]


2020-07-07 | ARGIA
Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiari erantzuteko elkarretaratzea deitu dute Oñatin

Asteazken arratsaldean Vox espainiar alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia egingo du Oñatin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen testuinguruan, eta mugimendu antifaxistak elkarretaratzeko deia luzatu du.


2019-06-21 | Iñigo Igartua
Oñatiko Udalak herriko bost gaztek jasandako erasoaz azalpenak eskatuko dizkio Ertzaintzari

Ostiral goizean argitaraturiko prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, datorren astean Bergarako ertzainen egoitzako arduradunekin bilduko dira Oñatiko Udaleko ordezkariak.


2019-06-18 | Iñigo Igartua
"Ertzain batek jo ninduenean borra ere hautsi zuen, eta orduan ukabilkadak ematen saiatu zen"

Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte Oñatiko bost gaztek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran gertatu zen, Oñatiko gaztetxeko inguruetan.


Eguneraketa berriak daude