argia.eus
INPRIMATU
‘Altsasukoak aske’ lelopean, manifestazioak hamaika herritan
  • Altsasuko gazteen kontrako Gorenaren epaia ezagutu ostean, haiei elkartasuna adierazteko manifestazio eta elkarretaratzeak egin eta egingo dira Euskal Herriko hainbat txokotan.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 10

Asteazkenean ehundaka lagunek zeharkatu zituzten Altsasuko kaleak, gertatzen ari dena ez dela "justizia" salatu eta altsasuar gazteei babesa azaltzeko. Ahotsa.info-k bideo honetan jaso ditu manifestazioaren ingurukoak:

Ostegunean, besteren artean, elkarretaratzeak egingo dituzte Iruñean, Barakaldon eta Portugaleten; eta mobilizazioak Bilbon, Gasteizen eta Oiartzunen. Topatu.eus-ek jaso du elkarretaratze eta mobilizazioen berri.

Amaia Izko, abokatua: "Oso amaiera txarra da, oso atsekabeturik gaude"

Epaiaren berri izan ete berehala, "oso amaiera txarra" dela esan zuen Amaia Izko abokatuak Ahotsa.info-n. Hein batean, zigorren beherapena "ongi" baloratu behar dela adierazi du, bereziki gehien eragin dien gazteen kasuan. Baina, abokatuak gehitu du auzi honetan proportzionaltasuna eta justizia aplikatzea dutela helburu, eta horrelakorik ez dela lortu.