"Altsasuko istilua ezin dela terrorismotzat jo frogatuko dugu epaiketan"

  • Urtebete joan da Altsasun parranda giroan istiluak izan zirenetik. Oraindik ez dute epaiketa datarik baina, laster etorri daitekeela esan du Izkok, Altsasuko gazte batzuen defentsa abokatuak. Hamaika gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 13an - 12:33

Asteburuan izanen dira feriak Altsasun eta hain zuzen duela urtebeteko ferietan izan zen liskarra. Goizaldeko bostak inguruan, parranda giroan, gazte batzuen eta bi Guardia Zibilen eta euren bikotekideen artean sortu zen istilua. Terrorismo delituak egotzi nahi dizkie fiskaltzak gazte horiei. 

Gertatutako hark buelta asko eman ditu, eta larriena, Altsasuko hamaika gazterentzat 575 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituela fiskaltzak. Eta are larriagoa, ia urtebete daramatela preso gazte horietatik hiruk. "Altsasuko istilua ezin dela terrorismotzat jo frogatuko dugu epaiketan", esan du Euskalerria Irratian Amaia Izko abokatuak.

Entzun elkarrizketa osoa:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude