Altsasu: urtebete preso liskar batean parte hartzeagatik

  • 365 egun Madrilgo espetxeetan "bahituta". Bi Guardia Zibilekin eta euren bikotekideekin izandako liskar batean parte hartzeagatik "terrorismo" delitua egozten die Carmen Lamela epaileak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 14an - 10:13

Hamar dira guztira Altsasuko Auzia izenarekin ezagutzen den liskarrean parte hartzeagatik epaituko dituzten gazteak. Zortzi lagun atxilotu zituzten duela urtebete. Ordutik, hiruk preso segitzen dute: Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek. Auziak ez du epaiketa egunik, baina bai zigor eskariak, terrorismo kalifikazioaren baitakoak: fiskalak 50na urteko espetxe zigorra eskatzen die gazteetako seiri, 62 urtekoa beste bati, eta 12 urtekoa beste bati. Gainera, beste bi adingabe daude auzipetuta, baina, haien kasua beste bide batetik joan da. Hori horrela, kontuan hartu behar da epaileak ez dituela onartu defentsak aurkeztutako froga gehienak. Auzipetuen abokatuek "berme falta" salatuko dute gaur eguerdian, Madrilgo liburu denda batean eginen duten agerraldian. Halaber, auziaren "balorazio juridiko bat" eginen dute prentsaurrekoan.

Elkarte, talde eragile, alderdi eta norbanako askoren babesa

Bizilagunak, senitartekoak, talde eragileak eta elkarte asko izan dituzte babes ematen urtebete honetan auzipetutako gazteen gurasoek. Eta ez horrek bakarrik, auzipetuek eta beren senideek babes handia jaso baitute hilabeteotan Europako Legebiltzarreko 52 parlamentarik, Espainiako Kongresuko 74 diputatuk eta Espainiako Estatuko hainbat juristak eskatu dute terrorismo kalifikazioa kentzeko. Halaber, Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak irailean adierazi zuen Bruselak «adi» jarraituko duela auzia.

Protesta gisa, gaur, atxiloketak izan zirenetik urtebetera eta hiru gaztek preso segitzen duten egunean gurasoek dei egin dute 20:00etan herri osoan argiak itzaltzera, eta, ordu berean, elkarretaratzea eginen dute Iortia plazan. Ostiralero elkartu ohi dira auzia amai dezatela eta gazteak aska ditzatela eskatzeko.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasu
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude