argia.eus
INPRIMATU
Altsasuko gazteen kontrako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Nazionalak
  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio-Salak berretsi egin ditu Altsasuko gazteen kontrako 2 eta 13 urte arteko espetxe zigorrak, salbu eta Iñaki Abadena (hiru urte murriztu dizkiote), SER irratiak aurreratu duenez. Gazteen abokatuek oraindik ez dute epaiaren notifikaziorik jaso.

ARGIA @argia 2019ko martxoaren 07a

Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda, Jon Ander Cob, Julen Goikoetxea, Ainara Urkijo, Aratz Urrizola eta Oihan Arnanz gazteen kontrako zigorrak berretsi ditu Auzitegi Nazionalak.

Epaiak berretsi du terrorismo deliturik ez dagoela. Zigorrari, ordea, "larrigarria" erantsi diote, "diskriminazio ideologikoagatik"; epaiak, beraz, ekintza-bide hau kontsolidatuko du antzeko gertaeren kasuan, esaterako, Katalunian "hainbat legelari eta politikari sufritzen ari diren erasoen" kasuan, "iturri juridikoak" aipatuta SER irratiak jakinarzi duenez.